Futbola
Azaroak 21 - abenduak 18
Qatarko Munduko Txapelketa jokatzeko sailkatuta dauden taldeak
EITB Media
Guztira 32 selekziok hartuko dute parte, eta dagoeneko 27k lortu dute lehiaketan izateko eskubidea.
-
Senegalgo selekzioa sailkatuta dago jada. Argazkia: EFE
Aste honetan, 2022ko Qatarko Munduko Txapelketarako sailkapena lortzeko partidak eta kanporaketak daude jokoan.
Portugal, Polonia, Ghana, Senegal, Tunisia, Maroko eta Kamerun dira 2022ko Qatarko Munduko Txapelketan izateko sailkatu diren azken selekzioak. Beraz, dagoeneko 27 taldek eskuratu dute azaroaren 21etik abenduaren 18ra bitartean jokatuko den txapelketan parte hartzeko eskubidea.
Honako hauek dira aipatu 27 selekzioak:
Asia: Hego Korea, Iran, Japonia, Qatar eta Saudi Arabia.
Conmebol: Argentina, Brasil, Ekuador eta Uruguai.
UEFA: Alemania, Belgika, Danimarka, Espainia, Frantzia, Herbehereak, Ingalaterra, Kroazia, Polonia, Portugal, Serbia eta Suitza.
Concacaf: Kanada.
Afrika: Ghana, Kamerun, Maroko, Tunisia eta Senegal.
Horrenbestez, bost dira oraindik zehaztu gabe dauden taldeak, hau da, Concacafeko bi selekzio, Europako bigarren aukerako kanporaketa bateko irabazlea eta kontinentearteko bi kanporaketetako irabazleak:
Concacafeko bi: Mexiko, AEB edota Costa Rica
Australia/UAE - Peru kanporaketako irabazlea
Salomon/Zeelanda Berria - Concacafeko laugarrena kanporaketako irabazlea
Gales - Eskozia/Ukraina kanporaketako irabazlea
2022ko azaroaren 21ean hasiko da lehiaketa, eta abenduaren 18an jokatuko da final handia; multzoen zozketa, berriz, ostiral honetan, apirilaren 1ean, egingo da, Dohan.