Futbola
Estadioetako kanona
Irratiek ez dute ordainduko
Erredakzioa
Irratiek futbol zelaietan sartzeko duten eskubidea berretsi du Gobernuak. Horrela, zuzenean informatzeko kanonik ordaindu beharko ez dutela azaldu du Exekutiboak.
-
Anoetako estadioa. Argazkia: EITB
Eskubidea arautzeko lege-dekretu bat onartuko dutela iragarri du Soraya Sanchez de Santamaria Gobernuko bozeramaileak Ministroen Kontseiluaren ostean. Hala ere, sarrerak eta zenbait instalazioren erabilerak suposatzen duten gastua irratiek ordaindu beharko dutela zehaztu du Exekutiboak.
Exekutiboko bozeramailearen arabera, irratien eta LFPren arteko gatazkari irtenbide bat bilatu nahi izan diote, bi aldeak akordio batera heltzeko gai izan ez direlako.
Presidenteordeak azaldu duenez, irratiek informatzeko zelaietara sartzeko eskubidea dutela ezartzen du dekretuak. Herritarrek "informazio eskubidea" dutela argudiatu du Sanchez de Santamariak.
Kazetarien sarrera eta estadioetako instalazioen erabilera ordaindu beharko dituzte irratiek, baina diru kopuruak futbol taldeekin adostu beharko dituzte.