Itxi

Futbola

UKRAINAKO GERRA DELA ETA

UEFAk Parisera aldatu du San Petersburgon jokatzekoa zen Txapeldunen Ligako finala

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Europako futbolaren erakunde gorenak partida lekuz aldatzea erabaki du Errusiak Ukrainari egindako erasoaren aurrean. Horrela, partida Pariseko hiriburuko Saint-Denis estadioan jokatuko da, 21:00etan.

  • Krestovsky estadioa San Petersburgon

    Krestovsky estadioa San Petersburgon. Argazkia: EFE.

UEFAk erabaki du San Petersburgok ez hartzea Txapeldunen Ligako hurrengo finala maiatzaren 28an, Errusiak Ukraina inbaditu eta gero. Hartara, partida Parisen jokatuko da, Saint-Denisen, Frantziako estadioan, 21:00etan.

Errusiak Ukrainan erasoa abiatu ondoren, Europako futbolaren erakunde gorenak ezohiko bilera egin du. Bilera horretan, besteak beste, neurketa Frantzian jokatzea erabaki dute, eta ez Errusian.

Dena den ez izan hori hartu duen erabaki bakarra. Izan ere, hemendik aurrera, eta beste erabakirik hartu arte, UEFAko lehiaketetan parte hartzen duten Errusiako eta Ukrainako klubek eta selekzio nazionalek egoitza neutraletan jokatu beharko dituzte euren etxeko partidak.

Txapeldunen Ligako finalaren egoitza aldaketa UEFAk jarraian erabakitzen duen hirugarrena da, pandemiaren aurreko denboraldietakoen ondoren.