Itxi

Futbola

1-2

Betisek abantaila hartu du Errege Kopako finalerdietan, Rayo Vallecanori irabazita

EITB Media

Sevillako taldeak 1-2ko emaitzarekin irabazi dio Rayori Kopako finalerdietako joaneko partida. Madrilgo taldeak sartu du lehen gola, baina Betisek emaitza iraultzea lortu du.

5:39
William Carvalho

Betisek irabazi egin dio Rayo Vallecanori (1-2) asteazken honetan Vallecas Estadioan jokatu den Errege Kopako finalerdietako joaneko partida. Itzulikoa martxoko lehen astean jokatuko da Benito Villamarin futbol-zelaian.

Norgehiagokako hamargarren minutuan sartu du gola Alvaro Garciak (1-0) Rayo Vallecanorentzat; Bailluk jokaldi ona egin du hegaletik, erdiratu, eta Garciak sare barrura bidali du errematea.

Talde bisitariaren erantzuna 25. minutuan iritsi da: Borja Iglesiasek banakoa jarri du markagailuan (1-1), area kanpoan baloia hartu, Fran Garcia eta Oscar Valentin atzean utzi, eta jaurtiketa gurutzatuaren bidez Stole Dimitrievski atezaina gaindituta.

Bigarren zatian, konkretuki 67. minutuan, Betisek emaitza irauli du William Carvalohoren golari esker (1-2). Portugalgo jokalariak baloia Catenaren hankapetik sartu, eta ez du barkatu Dimitrievskiren aurrean.

Fitxa teknikoa:

1 - Rayo Vallecano: Dimitrievski; Balliu, Mario Suarez, Catena, Fran García; Santi Comesaña (Nteka, 75. min), Oscar Valentin; Isi Palazon (Bebe, 75. min), Trejo (Pathe Ciss, 82. min), Alvaro Garcia; eta Sergi Guardiola (Falcao, 62. min).

2 - Betis: Rui Silva; Sabaly, Bartra, Victor Ruiz, Alex Moreno; Guido Rodriguez, William Carvalho; Aitor Ruibal (Bellerin, 84. min), Fekir, Juanmi (Tello, 65. min); eta Borja Iglesias (Edgar, 89. min).

Golak: 1-0: 10. min, Alvaro Garcia; 1-1: 25. min, Borja Iglesias; 1-2: 67. min, William Carvalho.

Epailea: Jose Maria Sanchez Martinez. Txartel horiak atera dizkie Valentin (65. min) Rayo Vallecanoko jokaariari eta Rui Silva (78. min) Betiseko atezainari. Ruben Cousillas (80. min) Betiseko bigarren entrenatzaileari ere txartel horia erakutsi dio.