Itxi

Futbola

1982tik

Superkopako palmaresa

EITB MEDIA

Superkopa gehien dituen kluba Bartzelona da, 13 titulurekin. Euskal taldeei dagokienez, Athleticek hiru garaikur ditu, eta Realak bat.

  • 2021eko ekitaldiko Superkopa garaikurra.

    2021eko ekitaldiko Superkopa garaikurra. Argazkia: EFE

Superkopa 1982tik jokatzen da, eta Bartzelona da titulu gehien eskuratu dituen kluba, 13 aldiz irabazi baitu. Katalanen atzetik, Real Madril dago, 12 irabazita. Euskal taldeei dagokienez, Athletic sailkapeneko hirugarren postuan ageri da, hirurekin, Deportivorekin berdinduta; Realak, berriz, bat du bere palmaresean.

SUPERKOPAKO PALMARESA:

Bartzelona: 13 superkopa (1983, 1991, 1992, 1994, 1996, 2005, 2006, 2009, 2010, 2011, 2013, 2016 eta 2018).

Real Madril: 12 superkopa (1988, 1989, 1990, 1993, 1997, 2001, 2003, 2008, 2012, 2017, 2020 eta 2022).

Athletic Club: 3 superkopa (1984, 2015 eta 2021).

Deportivo: 3 superkopa (1995, 2000 eta 2002).

Atletico Madril: 2 superkopa (1985 eta 2014).

Valentzia: 1 superkopa (1999).

Sevilla: 1 superkopa (2007).

Zaragoza: 1 superkopa (2004).

Mallorca: 1 superkopa (1998).

Real Sociedad: 1 superkopa (1982).

(*) 1986an, Real Madrilek (ligako txapelduna) eta Zaragozak (kopako txapelduna) ez zuten datarik adostu.

(**) 1987an, Real Madrilek (ligako txapelduna) eta Realak (kopako txapelduna) ez zuten datarik adostu.

(***) 2019an ez zen jokatu.