Futbola
Arau berria
Zeintzuk izango dira euskal taldeen zelai eta kantxetako edukiera berriak urtarrilaren 1etik aurrera?
EITB MEDIA
Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak hartutako erabakiaren arabera, futbol zelaien edukiera % 75ekoa izango da, eta saskibaloiko kantxena, % 50ekoa.
-
Ikusleak, kirol ekitaldi batean. Irudia: EITB MEDIA.
Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak asteazkenean erabaki zuen futbol-zelaien edukiera % 75era murriztea eta saskibaloi kantxena, berriz, % 50era. Ondorioz, hauek izango dira 5.000 pertsonatik gora hartzeko aukera duten euskal kirol esparruetako edukiera berriak, urtarrilaren 1etik aurrera:
FUTBOLA (% 75eko edukiera):
San Mames: 53.282 ikusletik 39.961 ikuslera.
Reale Arena: 39.500 ikusletik a 29.625 ikuslera.
Sadar: 23.516 ikusletik 17.637 ikuslera.
Mendizorrotza: 19.840 ikusletik 14.880 ikuslera.
Ipurua: 8.124 ikusletik 6.093 ikuslera.
SASKIBALOIA (% 50eko edukiera):
Buesa Arena: 15.716 ikusletik 7.858 ikuslera.
Bilbao Arena: 10.014 ikusletik 5.007 ikuslera.
Neurri berri hauek indarrean sartzearekin batera, sarrerak saltzeko arazoak sortuko dira, talde gehienek ez baitituzte bazkide edo harpidedun guztientzako eserlekurik izango.
Urriaren 7tik, aire librean egiten diren kirol ekitaldietan pandemiaren ondorioz ezarritako edukiera mugak kendu zituzten, barruan egiten direnen kasuan, berriz, muga % 80koa zen.