Futbola
Bundesliga
Schalke 04 taldeak erraz gainditu du Kaiserslautern (1-4)
Erredakzioa
Athleticen hurrengoa aurkaria Europa Leaguen Lewis Holtby, Klaas-Jan Huntelaar, Raul eta Jefferson Farfan jokalarien golekin nagusitu da.
-
Kaiserslautern-Schalke 04. Argazkia: EFE
Schalke 04 taldeak erraz gainditu du Kaiserslautern azken sailkatua (1-4) Bundesligako 26. jardunaldiko neurketan. Athleticeko Schalke izango du aurkari Europa Leagueko final-laurdenetan.
Schalkeren golak Lewis Holtby, Klaas-Jan Huntelaar, Raul eta Jefferson Farfan jokalariek egin dituzte. Garaipen horrekin sailkapen nagusiko laugarren postuan sendo jarraitzen du Schalkek eta Bayer Leverkusen bosgarren sailkatuarekin hamar puntuko errenta dauka.