Itxi

Futbola

Adierazpenak

Mourinhok Athleticeko zaleek eskainitako babesari inbidiarik ez dio

Erredakzioa

Hala ere, Real Madril taldeko zaleen babesa eskatu du berriro ere teknikari portugaldarrak denboraldi amaiera arte etxean jokatu beharreko partidak "erabat beharrezkoak" direlako.

  • Jose Mourinho. Argazkia: EFE

    Jose Mourinho. Argazkia: EFE

Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzaileak zaleen babesa eskatu du berriro ere etxeko partidak "erabat beharrezkoak" baitira. Bere asmoa kritikatzea ez dela azpimarratu du baizik eta "jokalarientzako arrakasta baldintza egokienak topatzea".

Prentsaurrekoan San Mameseko zaleek, Manchesterren aurka, Athletici eskainitako babesari buruz galdetu diotenean honakoa esan du portugaldarrak: "Ez daukat inbidiarik. Talde zein hiri bakoitzean dauden arrazoi kulturalak dira eta ezin dira aldatu. Gure zaleekin geratzen naiz ni, erakusten duten pasioarekin. Ez dut inor kritikatzen, nire lana jokalarientzako arrakasta baldintza egokienak topatzea da".