Futbola
Esklusiba
Ez da Euskal Selekzioaren partidarik jokatuko aurtengo Gabonetan
EITB Media
EITB Mediak jakin duenez, futboleko Euskal Selekzioak ez du partidarik jokatuko 2021eko Gabonetan, ezin izan baita data egokirik aurkitu Santander Ligako egutegian egon diren aldaketen ondorioz.
-
Euskal Selekzioak jokatu zuen azken partidako irudia. Argazkia: EITB Media
EITB Mediak jakin duenez, futboleko Euskal Selekzioak ez du partidarik jokatuko aurtengo Gabonetan. Euskal Futbol Federazioak (EFF) ez du ofizial egin, baina ezin izango da selekzioaren neurketa jokatu.
Txileren aurka jokatzea zen hasierako asmoa, baina Santander Ligako egutegian eman ziren aldaketek zaildu egin zuten norgehiagoka antolatzea; izan ere, LaLigak abenduaren 22ra aurreratu zuen urtarrilerako aurreikusita zegoen Athleticen eta Real Madrilen arteko partida.
Ondoren, data berri bat bilatu nahi izan zuten, eta Nigeriaren aurka gizonezkoen zein emakumezkoen selekzioek jokatzeko aukera agertu zen; baina, azkenean, ezin izan ziren partida horiek antolatu.
Ondorioz, Euskal Selekzioak ez du neurketarik jokatuko 2021eko Gabonetan.