Itxi

Futbola

Lidertza

Manchester United taldeak irabazi eta Ingalaterrako lider berria da

Erredakzioa

Wayne Rooneyk deabru gorrien bi golak sartu ditu. Athleticen aurka jokatu zuen hamaikakotik lau aldaketa egin ditu Alex Ferguson Unitedeko prestatzaileak.

  • Wayne Rooney, Manchester Uniteden aurrelaria. Argazkia: EFE

    Wayne Rooney, Manchester Uniteden aurrelaria. Argazkia: EFE

West Bromwich Albion 2-0 mendean hartu du Manchester Unitedek gaur, eta Ingalaterrako Premier ligako lider berria da, izan ere, Manchester Cityk 1-0 porrot egin du Swansearen aurka.

Chicharito Hernandezen erremate baten ostean Rooneyk aurreneko gola sartu du 35. minutuan eta ondoren penalti bat sareetara bidali du 71. minutuan. West Bromwich Albion jokalari bat gutxiagorekin geratu da neurketan.

Jarraian lau norgehiagoka irabazi ditu Unitedek Premierren eta lehiaketako lider berria da. Cityri puntu bateko aldea ateratzen diote deabru gorriek.

Athleticen aurka 2-3 galdu zuen hamaikakotik lau aldaketa egin ditu Alex Ferguson Unitedeko prestatzaileak. Rio Ferdinand atzelaria, Paul Scholes eta Michael Carrick erdilariak eta Welbeck aurrelaria hamaikakoan sartu ditu Eskoziako entrenatzaileak.