Itxi

Futbola

Ofiziala

Pedrik 2021eko 'Golden Boy' saria irabazi du

EITB Media

Sari banaketa abenduaren 13an izango da, Turinen.

  • Pedri eta Raul Garcia. Argazkia: EFE

    Pedri eta Raul Garcia. Argazkia: EFE

Pedro Gonzalez Lopez "Pedri", Bartzelona taldeko erdilaria, 2021eko 21 urte azpiko jokalari onena izendatu dute Golden Boy saria emanez.

Teguesten jaiotako jokalaria Bartzelonako lehen taldera heldu zen aurten, gainera Espainiako selekzioarekin Eurokopako finalerdiak jokatu zituen eta eta Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarra erdietsi zuen.

Tuttosport aldizkariak eskaintzen du saria hau eta iaz Erling Braut Haaland norvegiarrak eraman zuen garaikurra.

Sari banaketa abenduaren 13an izango da, Turinen.