Itxi

Futbola

16. jardunaldia

Reala - Real Madril partida abenduaren 4an jokatuko da, 21:00etan

EITB Media

Santander Ligak 16. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu. Abenduaren 3an, ostiralean, Granada - Alaves neurketa jokatuko da. Hilaren 5ean (igandea) Levante - Osasuna norgehiagokaren txanda izango da. Abenduaren 6an, astelehenean, Getafe - Athletic partidak itxiko du jardunaldia.

  • Silva eta Nacho

    Silva eta Nacho, 2020-2021 denboraldiko Real Madril- Reala partidan. Argazkia: EFE

Santander Ligak 16. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu asteazken honetan. Abenduaren 3an, ostiralean, Granada - Alaves norgehiagokak emango dio hasiera jardunaldiari, 21:00etan, Carmenes estadioan.

Abenduaren 4an, larunbatean, Realak Real Madril hartuko du 21:00etan, Reale Arenan. Hilaren 5ean, igandean, Levante - Osasuna neurketa jokatuko da, 18:30ean, Ciutat de Valencia estadioan.

Abenduaren 6an, astelehenean, Getafe - Athletic Club partidak itxiko du jardunaldia, 21:00etan, Alfonso Perez Coliseumean.

Santander Ligako 16. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Abenduak 3, ostirala:

Granada - Alaves (21:00etan)

Abenduak 4, larunbata:

Sevilla - Vila-real (14:00etan)

Bartzelona - Betis (16:15ean)

Atletico Madril - Mallorca (18:30ean)

Reala - Real Madril (21:00etan)

Abenduak 5, igandea:

Rayo Vallecano - Espanyol (14:00etan)

Elx - Cadiz (16:15ean)

Levante - Osasuna (18:30ean)

Celta - Valentzia (21:00etan)

Abenduak 6, astelehena:

Getafe - Athletic Club (21:00etan)