Futbola
Geratzea erabaki du
Unai Emeryk Newcastle Uniteden eskaintza baztertu eta Vila-realen jarraitzea erabaki du
EITB Media
Euskal entrenatzaileak ezezkoa eman dio Ingalaterrako klubak egin dion eskaintzari eta Castelloko taldea zuzentzen jarraituko du.
-
Unai Emery Vila-realeko jokalariei aginduak ematen Young Boysen aurkako partidan. Argazkia: EFE
Unai Emeryk Vila-real taldea zuzentzen jarraituko du. Euskal entrenatzaileak ez du onartu Newcastle Unitedek egin dion eskaintza, asteazken honetan bere sare sozialetan publikatu duen ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Emeryk, Vila-realen jarraitzea argi zuela adierazi du, Ingalaterrako komunikabideetan zurrumurru ugari publikatu diren arren. Gainera, Erresuma Batuko hedabide askok ziotenez, larunbatean Newcastle zuzentzen hasiko zitekeen.
"Beste herrialde baten zalaparta handia egon den arren, argia izan naiz klubarekin, Roig familiarekin eta zuzentzen ditudan jokalariekin. Niretzat horixe da garrantzitsuena. Vila-real nire etxea da, eta nire konpromisoa ehuneko ehunekoa da. Eskertuta nago talde handi batek nigatik azaldu duen interesarengatik, baina are gehiago eskertzen dut Hemen jarraitzea, eta horregatik jakinarazi nion Fernando Roig presidenteari Vila-realen jarraitu nahi nuela, klubak eta jokalariek erakutsi didaten konpromiso eta errespetuarengatik", adierazi du Unai Emeryk.