Itxi

Futbola

3-1

Landutako garaipena lortu du Barçak Sportingen kontra

Erredakzioa

Javier Clementeren taldeak FC Bartzelonari aurre egin dio eta Guardiolarenek dena eman behar izan dute. Keitak sartu du gol erabakigarria.

  • Xavi Hernandez gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Xavi Hernandez gola ospatzen. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

FC Bartzelona: Valdes, Alves, Pique, Mascherano, Adriano, Keita, Xavi, Iniesta, Pedro (Tello, 59'), Cesc (Alexis, 59') eta Cuenca (Puyol, 81').

Sporting: Juan Pablo; Damian (Barral, 48'), Orfila, Galvez, Botia, Canella; Andre Castro, Nacho Cases; Mendy, De las Cuevas (Eguren, 74') eta Ayoze (Carmelo, 48').

Golak:

1 - 0, 42', Iniesta.

1 - 1, 49', Barral.

2 - 1, 79', Keita.

3 - 1, 88', Xavi.

FC Bartzelonak Sporting gainditu du (3-1) Camp Nou jokatutako BBVA Ligako 26. jardunaldiko neurketan. Iniestaren golari esker aurreratu dira Guardiolaren gizonak lehen zatian, baina Piquek txartel gorria ikusi du bigarren zatiaren hasieran eta maldan gora jarri zaio partida etxeko taldeari. Clementeren taldeak norgehiagoka berdindu du 49.ean.

Keitarena izan da partidako gol erabakigarria. Azkenean gehiagorako denbora egon da eta 79.ean. hirugarrena sartu du Xavik. Sportingek aurre egin dio Barçari.