Itxi

Futbola

SmartBank Liga

Asier Garitanok ez du Leganesen jarraituko

EITB MEdia

Madrileko taldea jaitsiera postuetan da eta Bergarakoa bere kargutik kendu dute.

  • Leganesek Garitanoren lana eskertu du

    Leganesek Garitanoren lana eskertu du

Leganesek entrenatzaile kargutik kendu du Asier Garitano. Talde madrildarrak Almeriaren kontra galdu (1-0) eta jaitsiera postuetan da; hamahiru jardunaldi jokatu dira eta hamar puntu besterik ez ditu.

Bergarako teknikariak bere bigarren etapari amaiera jarri dio, eta egun, historian Leganes taldea gehien zuzendu duena da.

"Leganesek eta Asier Garitanok ez dute elkarrekin jarraituko. Euskal entrenatzailea Butarqueko taldean bere bigarren etapari amaiera jarri dio", iragarri du klubak bere web atarian.

Garitanok Bigarren Mailara igo zuen Leganes 2014an eta Lehen Mailara 2016an; ondoren, esperientzia berriak bizi zituen Reala eta Alaves klubetan. Leganesera bueltatu eta igotzeko play-offak jokatu zituen iaz, baina aurten emaitzak ez dira onak izan.

Leganesek ez du bere ordezkoa iragarri.