Futbola
Errege Kopa
Hernanik Victoriaren kontrako kanporaketa gainditu beharko du Lehen Mailako talde baten aurka jokatzeko
A. B. E. | EITB Media
Talde gipuzkoarrak Coruñan jokatuko du Errege Kopako atariko hirugarren kanporaketa azaroaren 17an. Aurrera eginez gero, Santander Ligako talde baten aurka lehiatuko da txapelketako lehen kanporaketan.
-
Errege Kopako atariko 3. kanporaketako zozketaren ostean zehaztutako neurketa batzuk. Argazkia: RFEF
Hernanik Victoria izango du aurkari Errege Kopako atariko hirugarren kanporaketan. Gipuzkoako taldeak azaroaren 17an Coruñan jokatuko du galiziarren aurka eta aurrera egiten duenak bermatuta izango du hurrengo kanporaketan Santander Ligako talde baten kontra lehiatzea.
Kopako atariko hirugarren kanporaketak zehazteko zozketa ostegun honetan egin da Espainiako Futbol Federazioaren Las Rozaseko (Madril) egoitzan. Txapelketako lehen kanporaketan Lehen Mailako taldeak hasiko dira lehian, Superkopan arituko diren Athletic Club, Atletico Madril, Bartzelona eta Real Madril izan ezik.
Bestalde, Leioak Errege Kopako lehen kanporaketan egotea bermatu zuen Federazio Kopako finalerdietara sailkatu ostean, eta Santander Ligako talde bati aurre egingo dio Kopako hurrengo fasean.
Errege Kopako atariko 3. kanporaketako partidak (azaroak 17):
Aldeano - Unami
Victoria - Hernani
Nalon - Solares
Utrillas - Injerto
Mollerussa - Penya Independent
Alicante - CD 6 de junio
Villa de Fortuna - Atletico Espeleño
Huracan Melilla - Atarfe
Laguna - Jaraiz
San Agustin de Guadalix - Mora