Futbola
Azaroaren 19tik 22ra
Santander Ligako 14. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak
A. B. E. | EITB Media
Levantek eta Athleticek Ciutat de Valencia estadioan jokatuko duten partidak irekiko du jardunaldia azaroaren 19an. Hilaren 20an, larunbatean, Sevilla - Alaves eta Atletico Madril - Osasuna norgehiagokak jokatuko dira. Azaroaren 21ean, igandean, berriz, Reala - Valentzia partidaren txanda izango da.
-
Vencedor eta Roger Marti iragan denboraldiko Levante - Athletic Club partidan. Argazkia: EFE
Levantek eta Athleticek azaroaren 19an, ostiralean, 21:00etan Ciutat de Valencia estadioan jokatuko duten partidarekin hasiko da Santander Ligako 14. jardunaldia.
Azaroaren 20an, larunbatean, Alavesek Sevilla izango du aurkari Sanchez Pizjuanen, 16:15ean. Osasunak Atletico Madrilen kontra jokatuko du Wanda Metropolitano estadioan, 18:30ean.
Igandean, azaroaren 21ean, Realak Valentzia hartuko du Reale Arenan, 21:00etan.
Santander Ligako 14. jardunaldiko partiden datk eta ordutegiak:
Azaroak 19, ostirala:
(21:00) Levante - Athletic Club
Azaroak 20, larunbata:
(14:00) Celta - Vila-real
(16:15) Sevilla- Alaves
(18:30) Atletico Madril - Osasuna
(21:00) Bartzelona - Espanyol
Azaroak 21, igandea:
(14:00) Getafe - Cadiz
(16:15) Granada - Real Madril
(18:30) Elx - Betis
(21:00) Reala - Valentzia
Azaroak 22, astelehena:
(21:00) Rayo Vallecano - Mallorca