Itxi

Futbola

10. JARDUNALDIA

Real Madrilek garaipena lortu du Camp Noun (1-2)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Garaipen horrekin madrildarrak ligako lidergoan sartu dira, non behin-behinean Realarekin eta Sevillarekin berdindu duten, hirurak 20 punturekin.

0
Bartzelona vs Real Madril: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Real Madrilek 1-2 hartu du mendean Bartzelona Camp Noun, David Alabak 32. minutuan egindako jaurtiketa gurutzatu batekin eta 94.ean Lucas Vazquezek bukatu zuen kontraerasoari esker. Etxekoek, ostera, 97. minutura arte itxaron behar izan dute gola egiteko. Sergio Aguero aurrelaria izan da golaren egilea, argentinarraren denboraldiko lehendabizikoa.

Kataluniarren gol aukerarik onena 24. minutuan iritsida, Sergiño Dest Thibaut Courtoisen aurrean bakarrik geratu denean, baina estatubatuarrak baloia hodeietara bidali du. Bigarren zatian, Dest bera saiatu da urruneko jaurtiketa batekin, eta Ansu Fatik ere saiatu da, baina bere ahaleginak Belgikako atezainaren eskuetan amaitu du.

Garaipen horrekin madrildarrak ligako lidergoan sartu dira, non behin-behinean Realarekin eta Sevillarekin berdindu duten, hirurak 20 punturekin.

Fitxa teknikoa:

1 - Bartzelona: Ter Stegen; Mingueza (Coutinho, 46. min), Eric García, Piqué, Jordi Alba; Sergio Busquets, Frenkie de Jong (Sergi Roberto, 77. min), Gavi (De Jong, 85. min); Dest, Ansu Fati (Agüero, 74. min) eta Memphis.

2 - Real Madril: Courtois; Lucas Vázquez, Militao, Alaba, Mendy; Casemiro, Kroos, Modric; Rodrygo (Valverde, 72. min; Carjaval, 91. min), Benzema y Vinicius (Asensio, 87. min).

Golak: 0-1,32. min: Alaba.0-2, 93. min: Lucas Vázquez. 1-2, 87. min: Agüero.

Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horiak: Piqué (Bartzelona) eta Mendy (Real Madril).