Futbola
LaLiga, 13. jardunaldia
Osasunaren eta Realaren arteko euskal derbia azaroaren 7an jokatuko da Sadarren
EITB Media
Gorritxoak eta txuri-urdinak nor baino nor ariko dira azaroaren 7an, Sadarren, 18:30ean. Santander Ligako 13. jardunaldia azaroaren 5ean hasiko da Athletic Club - Cadiz neurketarekin. Alavesek Levante hartuko du Mendizorrotzan hilaren 6an, 18:30ean.
-
2020-2021 denboraldiko Osasuna - Reala partidako irudia. Argazkia: EFE
Santander Ligako 13. jardunaldia azaroaren 5ean, ostiralean, hasiko da San Mamesen jokatuko den Athletic Club - Cadiz (21:00etan) partidarekin. Hala jakinarazi du LaLigak astearte honetan.
Azaroaren 6an, larunbatean, Alavesek Levante izango du aurkari Mendizorrotzan, 18:30ean hasiko den norgehiagokan. Igandean, azaroaren 7an, Osasunak eta Realak neurtuko dituzte indarrak Sadarren jokatuko den euskal derbian, 18:30ean.
Santander Ligako 13. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Azaroak 5, ostirala:
Athletic Club - Cadiz (21:00etan)
Azaroak 6, larunbata:
Espanyol - Granada (14:00etan)
Celta - Bartzelona (16:15ean)
Alaves - Levante (18:30ean)
Real Madril - Rayo Vallecano (21:00etan)
Azaroak 7, igandea:
Vila-real - Getafe (14:00etan)
Valentzia - Atletico Madril (16:15ean)
Mallorca - Elx (18:30ean)
Osasuna - Reala (18:30ean)
Betis - Sevilla (21:00etan)