Itxi

Futbola

1-2

Barçak urrezko hiru puntu eskuratu ditu Calderonen

Erredakzioa

Leo Messi argentinarrak 81. minutuan lortutako golari esker garaipena lortu dute Pep Guardiolaren gizonek.

  • Leo Messi. Argazkia: EFE

    Leo Messi. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

1 - Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe; Koke (Salvio, 77'), Gabi, Tiago, Arda Turan (Silvio, 86'); Falcao eta Adrian.

2 - Bartzelona: Victor Valdes; Dani Alves (Cuenca, 71'), Puyol, Mascherano, Abidal; Xavi, Busquets, Iniesta; Cesc (Pedro, 77'), Alexis (Pique, 84') eta Messi.

Golak:
0-1, 36':
1-1, 48': Falcao
1-2, 81': Messi

FC Bartzelonak Atletico Madrili irabazi dio Vicente Calderon futbol-zelaian jokatutako BBVA Ligako 25. jardunaldiko neurketan (1-2). Katalanek hamar puntura dute oraindik ere Real Madril liderra eta Simeoneren taldea bederatzigarren postuan dago 32 punturekin.

Hasieratik garaipenaren bila zelairatu dira Guardiolaren gizonek. Markagailua Dani Alvesek estreinatu du 36. minutuan, berdinketaren gola Falcaok egin du 48.ean eta Messik garaipenarena lortu du amaierara heltzeko hamar minuturen faltan.