Futbola
San Siroko futbol-zelaian
Frantzia, Nazioen Ligako txapelduna
EITB MEDIA
Frantziarrek 2-1 irabazi dute Espainiaren kontra. Mikel Oyarzabalek egin du Luis Enriqueren taldearen gola.
-
Frantzia, txapelduna. Argazkia: EFE
Espainiak eta Frantziak 2021eko Nazioen Ligako finala jokatu dute Milaneko (Italia) San Siro futbol-zelaian. Frantziarrek 2-1 irabazi dute markagailua irauliz.
Luis Enrique Martinezek Eric Garcia eta Rodri sartu ditu hasieratik Pau Torresen eta Kokeren ordez eta azkenean Ferran Torres jokatzeko moduan izan da. Unai Simon, Azpilicueta, Laporte eta Oyarzabal hasierako hamaikakoan izan dira ere.
Frantzian Kylian Mbappe, Karim Benzema eta Antoine Griezmann hasieratik jarri ditu Deschampsek, izen handiko futbolariak.
Lehen zatian gol abagune gutxi izan dira eta ez da golik egon. Baloia Espainiako selekzioarena izan da eta Frantzia bere aukera itxaroten egon da. Bigarren zatian heldu dira aukerak eta golak; 63. minutuan Theok langara bidali du baloia eta minutu bat geroago Mikel Oyarzabalek, kontra-erasoan, 1-0 jarri du.
Ospatzeko denborarik gabe 65. minutuan Benzemak gol ikaragarria egin du berdinketa jarriz eta 80. minutuan Mbappek bigarrena egin du Frantziarentzat. Partida ia bukatuta zegoela Espainiak berdinketaren gola egiteko aukerak izan ditu, baina Llopis bikain ibili da atepean.
HAMAIKAKOAK
Frantzia: Lloris; Pavard (79' Dubois), Kounde, Varane (41' Upamecano), Kimpembe, Theo Hernandez; Tchouameni, Pogba; Griezmann (92' Veretout), Mbappe eta Benzema.
Espainia: Unai Simón; Azpilicueta, Eric García, Laporte, Marcos Alonso; Busquets, Rodri (85' Fornals), Gavi (74' Koke); Sarabia (61' Yeremy Pino), Ferran Torres (85' Merino) eta Oyarzabal.
Futbol-zelaia: San Siro (Milan)
GOLAK
1-0, Oyarzabal (64')
1-1, Benzema (65')
2-1, Mbappe (80')
Unai Simon
ITALIA - BELGIKA, hirugarren eta laugarren postuetarako lehian
Nazioen Ligako hirugarren postua Italiarrentzat izan da Belgika 2-1 irabazi eta gero.
HAMAIKAKOAK
Italia: Donnarumma; Di Lorenzo, Acerbi, Bastoni, Emerson; Barella (Cristante, 70'), Locatelli, Pellegrini (Jorginho, 70'); Chiesa (Bernardeschi, 92'), Berardi (Insigne, 91') eta Raspadori (Kean, min.65).
Belgika: Courtois; Alderweireld, Denayer, Vertonghen; Castagne, Tielemans (De Bruyne, 59'), Witsel, Saelemakers (De Ketelaere, 59'); Vanaken, Carrasco (Trossard, 87') eta Batshuayi.
GOLAK
1-0, Barella (46').
2-0, Berardi, penaltiz (65')
2-1, De Ketelaere (86')
Nazioen Ligako garaikurra
Mikel Oyarzabalek gol bat egin du finalean