Futbola
Rayo Vallecanoren aurka
Partida zaila Real Madrilentzat Vallecasen
Erredakzioa
Igandean 16:00etan hasiko da norgehiagoka. Mourinhoren taldeak lidergoa sendotzea du helburu eta Rayok ezustekoa eman eta europako postuetako lehian jarraitzea.
-
Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du Real Madrilek Vallecasen. Argazkia: EFE
Mourinhok zuzentzen duen taldeak garaipena lortu eta bigarren sailkatua den Bartzelonarekiko 10 puntuak mantentzea edo aldea handitzea dute helburu. Partida honetarako Angel Di Mariaren eta Karim Benzemaren bajak izango ditu. Erdilari argentinarra hilabate egongo da bajan eta aurrelari frantziarra, bi aste.
Rayori dagokionez helburua ezustekoa ematea eta Europako postuetako lehian jarraitzea da. Denboraldi bikaina burutzen ari da Sandovalek zuzentzen duen taldea. Berdegunea egoera txarrean egongo da eta horrek ikuskizunari kalte egingo dio.
Ustezko hamaikakoak:
Rayo Vallecano: Cobeño; Armenteros, Raul Bravo, Pulido, Tito; Movilla, Javi Fuego, Piti; Lass, Michu eta Diego Costa.
Real Madril: Casillas; Marcelo, Pepe, Sergio Ramos, Arbeloa; Xabi Alonso, Khedira, Granero; Özil, Higuain eta Cristiano Ronaldo.