Itxi

Futbola

Bere webgunearen aurkezpenean

Alves: 'Pep galtzea ez zait burutik pasatzen'

Erredakzioa

"Kontratua berrituko duela uste dut, bera barik ezer ez garelako. Alde egiten badu Barçak galduko du eta hurrengo pausoa erortzea izan daiteke", adierazi du Bartzelonako jokalariak.

  • Dani Alves Bartzelonako jokalaria neurketa batean. Argazkia: EFE

    Dani Alves Bartzelonako jokalaria neurketa batean. Argazkia: EFE

Pep Guardiola entrenatzaileak kontratua ez berritzea "burutik pasatzen ez" zaiola ziurtatu du Dani Alves Bartzelonako jokalariak. Prestatzaileak klubari asko eman diolako, aldagelak behar eta maite duelako, eta alde egiten baldin badu "bere Barçak" galtzen duela badakielako Santpedorreko prestatzaileak.

"Kontratua berrituko duela uste dut, bera barik ezer ez garelako. Alde egiten badu, Barçak galduko du eta hurrengo pausoa erortzea izan daiteke. Hori ez gertatzea espero dut, irribarrea klubari eta taldeari itzuli diona delako, eta galtzea ez da gure burutik pasatzen", esan du jokalariak bere webgune berria aurkeztu ostean.