Futbola
UEFA Europa League
Manchester Cityk Porto jipoitu du eta final-zortzirenetan da
Erredakzioa
Talde ingelesak 1-2 irabazi zuen Portugalen jokatu zen joaneko partida eta bere etxean 4-0 irabazi dute.
-
Dzekok Heltonen aurrean gola sartzen duen unea. Argazkia: EFE
Aguerok sartu zuen partidako lehen gola lehen minutuan eta beste hiru golak bigarren zatian iritsi ziren. Dzekok egin zuen 2-0ekoa 76. minutuan, 3-0koa David Silvak sartu zuen 84.ean eta bi minutu beranduago Pizarrok festa borobildu zuen 4-0ekoa sartuta.
City final-zortzirenetako aurkariaren zain geratzen da orain. Aurkaria Legia-Sporting Portugal kanporaketatik aterako da. Varsovian jokatutako joaneko norgehiagokan 2-2koa izan zen emaitza.