Itxi

Futbola

Nazioen Liga

Oyarzabal, Merino, Iñigo Martinez, Unai Simon eta Azpilicueta, Espainiako selekzioaren deialdian

EITB Media

Luis Enrique Martinez Espainiako selekzioko hautatzaileak 23 jokalariz osatutako deialdia eskaini du. Nazioen Ligako lauko finala jokatuko du Espainiak.

  • Mikel Oyarzabal

    Mikel Oyarzabal, Espainiako selekzioaren jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak Italiaren aurka jokatuko du Nazioen Ligako finalerdia urriaren 6an eta Luis Enrique Martinez hautatzaileak 23 jokalariz osatutako deialdia eskaini du.

Mikel Oyarzabal, Mikel Merino, Iñigo Martinez, Unai Simon eta Cesar Azpilicueta dira Espainiako selekzioko hautatzaileak deitu dituen bost euskal jokalariak. Berritasunak, aldiz, Pedro Porro, Marcos Alonso, Gavi eta Yeremy Pino dira.

Espainiako selekzioaren deialdia Nazioen Ligarako:

ATEZAINAK: Unai Simon (Athletic Club), David De Gea (Manchester United), Robert Sanchez (Brighton).

DEFENTSAK: Cesar Azpilicueta (Chelsea), Pedro Porro (Sporting Portugal), Eric Garcia (Bartzelona), Aymeric Laporte (Manchester City), Iñigo Martinez (Athletic Club), Pau Torres (Vila-real), Sergio Reguilón (Tottenham), Marcos Alonso (Chelsea).

ERDILARIAK: Rodrigo Hernandez (Manchester City), Sergio Busquets, Pedri eta Gavi (Bartzelona), Koke Resurreccion (Atletico Madril), Mikel Merino (Reala).

AURRELARIAK: Pablo Fornals (West Ham), Marcos Llorente (Atletico Madril), Ferran Torres (Manchester City), Pablo Sarabia (Sporting Portugal), Mikel Oyarzabal (Reala), Yeremy Pino (Vila-real).