Itxi

Futbola

Boten aurkezpena

Xavi: 'Real Madrilen hamar puntuko aldea bidegabea da'

Erredakzioa

"Hiru txapelketetan bizirik gaude eta hiru hilabete beldurgarri ditugu aurretik. Amaierara arte borroka egingo dugu, ez dugu Liga galdutzat ematen", esan du Bartzelonako erdilariak.

  • Xavi Hernandez Bartzelonako erdilaria. Argazkia: EFE

    Xavi Hernandez Bartzelonako erdilaria. Argazkia: EFE

"Sailkapena iraultzeko gogoak" dituztela ziurtatu du Xavi Hernandez Bartzelonako erdilariak, izan ere, Real Madrilek hamar puntuko aldea ateratzen die kataluniarrei. Abantaila hori "bidegabea" dela erantsi du Xavik. Jokalariaren hitzetan, Bartzelonak merituak egin ditu gertuago izateko.

"Hiru txapelketetan bizirik gaude eta hiru hilabete beldurgarri ditugu aurretik. Amaierara arte borroka egingo dugu, ez dugu Liga galdutzat ematen", esan du Xavik Adidas boten eta baloi baten aurkezpenean. Txapeldunen Ligako finala baloi horrekin jokatuko da.