Itxi

Futbola

Messik lau gol

Barçaren erakustaldia Valentziaren aurka (5-1)

Erredakzioa

Piattik Valentzia aurreratu zuen bederatzigarren minutuan, baina Guardiolaren mutilak berehala suspertu ziren eta, azkenean, gol-zaparrada lortu zuten.

  • Leo Messi. Argazkia: EFE

    Leo Messi. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

FC Bartzelona: Valdes; Montoya, Pique, Puyol, Abidal; Iniesta (Xavi, 86'), Busquets, Fbregas (Thiago, 77'); Alexis, Messi eta Pedro (Tello, 68').

Valentzia: Diego Alves; Miguel (Ricardo Costa, 25'), Rami, Victor Ruiz, Mathieu; Albelda, Tino Costa (Topal, 83'), Feghouli, Jonas, Piatti (Jordi Alba, 66'); Soldado.

Golak:

0-1, 9', Piatti.

1-1, 22', Messi.

2-1, 28', Messi.

3-1, 76', Messi.

4-1, 85', Messi.

5-1, 91', Xavi.

FC Bartzelonak 5-1eko markagailuarekin irabazi dio Valentziari BBVA Ligako 24. jardunaldiko partidan. Etxean ez du Barçak porrotik jaso eta Real Madrid liderra hamar puntura dauka oraindik ere.

Guardiolaren gizonak nagusi izan dira argi eta garbi, baina 9. minutuan markagailua estreinatu du Piattik. Katalanak laster suspertu dira eta, azkenean, gol-zaparrada lortu dute. Messik lau gol egin ditu eta Xavik bat.