Itxi

Futbola

Bernabeun

Real Madrilek Racing jipoitu eta lidergoan sendo jarraitzen du (4-0)

Erredakzioa

Atsedenaldirako sei minutu falta zirenean epaileak Domingo Cisma Racingeko atzelaria egotzi du. Ondorioz, Santanderreko taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu da.

  • Karim Benzema gol bat sartu eta gero. Argazkia: EFE

    Karim Benzema gol bat sartu eta gero. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Real Madril: Casillas, Sergio Ramos, Pepe (Carvalho, 76. minutua), Varane, Marcelo, Xabi Alonso, Granero (Khedira, 71. minutua), Ozil (Di Maria, 61. minutua), Kaka, Cristiano Ronaldo eta Benzema.

Racing: Toño, Alvaro, Marc Torrejon, Bernardo, Cisma, Pape Diop, Gullon, Adrian (Christian Fernandez, 43. minutua), Arana, Acosta (Luque, 78. minutua) eta Babacar (Munitis, 70. minutua).

Golak: 1-0, 6. minutua: Ronaldo. 2-0, 45. minutua: Benzema; 3-0, 74. minutua: Di Maria; 4-0, 90. minutua: Benzema.

Txapeldunen Ligako ibilbideari berriro ekin baino lehen Real Madrilek Racing aise mendean hartu du. Horrela, 19 partidatan 18. garaipena lortu dute zuriek. Bartzelonari 13 puntuko aldea ateratzen dio Real Madrilek. Barçak Valentzia hartuko du igandean, Nou Campen.

Europako lehiaketan berriro murgildu baino lehen Real Madrilek Racing erraz gainditu du Santiago Bernabeun. Atsedenaldirako sei minutu falta zirenean epaileak Domingo Cisma Racingeko atzelaria egotzi du. Ondorioz, Santanderreko taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu da.