Futbola
5 . jardunaldia
Osasunak Alavesen bolada txarra areagotu du (0-2)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gorritxoek ez dute zailtasun handirik izan oraindik punturik lortzea zer den ez dakien talde babazorroa mendean hartzeko.
Osasunak irabazi egin dio Alavesi LaLigako bosgarren jardunaldian Mendizorrotzan jokatutako euskal derbian, eta ezinegona piztu gasteiztarren zale eta arduradunen artean; izan ere, babazorroek zero punturekin jarraitzen dute lau jardunaldi jokatu eta gero (norgehiagoka bat du jokatzeko, Vila-realen aurka atzeratutako partidari dagokiona).
Jagoba Arrasateren mutilak Alaves baino gehiago izan dira, nahiz eta etxekoek ongi ekin dioten lehiari; alabaina, ez daude animoz oso indartsu, eta partidaren lehen ordu erdia baino lehen euren burua bi golegatik galtzen ikusteak erreakzionatzeko gaitasunik gabe utzi ditu.
Garaipen horrek 8 punturekin jarri ditu gorritxoak, sailkapeneko goiko aldean. Gasteiztarrak, berriz, Javi Callejari begira hasita daude, nahiz eta, printzipioz kreditua duen, iazko denboraldi amaieran mailari eusteko egindako azken txanpa ikusgarriaren ondoren.
Etxeko taldea erasokor zelairatu da, Riojaren bi jaurtiketen bidez, baina Osasunak ere bertikala izan nahi izan zuen. Nafarrek ateratzen zuten hirugarren kornerrean, David Garciak 0-1ekoa egin du, eta, handik gutxira, penaltia iritsi da, Toni Moyak baloia eskuz jotzeagatik.
Bi goleko abantaila izan arren, Osasuna ez da erlaxatu, eta ez dio utzi Alavesi erreakziona zezan; are gehiago, bisitariek izan dute hirugarren gola sartzea.
Fitxa teknikoa:
0 - Alaves: Sivera; Ximo, Laguardia, Miazga, Duarte (Miguel, 77. min); Pina (Loum, 46. min), Toni Moya (Manu García, 63. min), Luis Rioja, Iván Martín (Pellistri, 46. min); Sylla (Guidetti, 63. min) eta Joselu.
2 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David García, Manu Sánchez; Torró; Roberto Torres (Martínez, 81. min), Darko (Jaume, 88. min), Moncayola (Oier, 71. min), Rubén García (Iñigo Pérez, 88. min); eta Kike García (Ávila, 81. min).
Golak: 0-1, 22. min: David García. 0-2, 29. min: Roberto Torres, penaltiz.
Epailea: Alejandro José Hernández Hernández. Txartel horiak: Laguardia, Moya, Duarte eta Navarro (Alaves); Roberto Torres eta Torró (Osasuna).