Itxi

Futbola

Gauzak argi ditu

Mourinho: 'Helburua Liga irabaztea da ez Camp Noun ospatzea'

Erredakzioa

Real Madrileko entrenatzaileak esan du Liga ospatzeko lehenengo irabazi egin behar dela eta taldea ez dagoela non edo noiz ospatuko duten pentsatzen.

  • Jose Mourinho, Real Madrileko entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Jose Mourinho, Real Madrileko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Real Madrileko entrenatzailea den Jose Mourinhok prentsaurrekoa eman du ostiral honetan Racingen aurka jokatu bezperan. Taldearen helburua Liga irabaztea dela aipatu du, baina helburua ez dela Barçak Camp Noun pasilloa egitea ere gaineratu du.

"Esperientziak estaen dit lasaitasuna eduki behar dugula momentu onetan zein txarretan. Orain aste batzuk ez naiz kontrol gabe edo lekuz kanpo egon nahiz eta emozionalki momentu zailak izan ziren eta orain lasai jarraitzen dut. Hau da jarraitu beharreko bidea. Ez gabiltza markak apurtu nahian, ez gabiltza Camp Noun Liga ospatzean pentsatzen ezta Barçak pasilloa egitean ere", adierazi du Mourinhok.

"Hurrengo partida irabaztea beste helbururik ez dugu. Lehen postuan iritsi nahi dugu txapelketa bukaerara, baina beti ere lasaitasuna mantendu beharra daukagu", gaineratu zuen portugaldarrak.