Itxi

Futbola

Primera Iberdrola

Realak irabazi du San Mameseko euskal derbia (0-1)

EITB MEDIA

Bai bizkaitarrek eta bai gipuzkoarrek erasora jokatu dute, baina txuri-urdinek lortu dituzte hiru puntuak.

1:12
Nerea Eizagirrek jaurtitako korner baten ondorioz heldu da talde txuri-urdinaren gola.

San Mameseko futbol-zelaiak hartu du Primera Iberdrolako euskal derbia Athleticen eta Realaren artean.

Partida nahiko parekatua izan da lehen zatian, baina talde txuri-urdinak izan duen lehen abagunean egin du gola; Nerea Eizagirre izan da golegilea 13. minutuan (baloia Morazan jo eta gero).

Talde zuri-gorria saiatu egin da, baina ezinean eta Reala 0-1eko emaitzarekin joan da atsedenaldira.

Athletic ondo atera da berdegunera bigarren zatian eta aurreneko lehen hamar minutuetan berdinketaren gola egiteko aukerak izan ditu ere, lehenengo Luciak eta ondoren Azkonak.

Hortik aurrera joan-etorriko partida izan da. Bai bizkaitarrek eta bai gipuzkoarrek erasora jokatu eta gola bilatu dute, baina markagailua ez da mugitu.

Realak Primera Iberdrola lehen bi partidak irabazi ditu eta sailkapeneko goiko partean dago.

Fitxa teknikoa

0 - Athletic Club: Quiñones, Naroa, Valdezate, Garazi (Eunate, 87'), Moraza, Arana (Yulema, 46'), Itxaso, Oguiza (Unzue, 66'), Nekane (Peke, 66'), Azkona eta Lucia Garcia.

1 - Real Sociedad: Lete; Emma, Maddi, Vanegas, Izarne, Nerea Izagirre, Iris Arnaiz (Pleuler, 60'), Gemma, Sarriegi, Cecilia (Mirari, 46') eta Franssi.

Gola: 0-1, 13': Moraza, bere atean