Itxi

Futbola

4-2 Levanteri

Real Madrilek, hamar puntuko aldea Barça bigarren sailkatuarekin

Erredakzioa

Mourinhoren taldeak partidari buelta eman zion Levantaren aurka Cristiano Ronaldoren hat-tricka eta Benzemaren golarekin.

  • Real Madril. Argazkia: EFE

    Real Madril. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Ramos, Coentrao; Xabi Alonso, Granero (Khedira, 75'), zil (Kaka, 80'), Benzema, Higuain (Callejon, 65') eta Cristiano Ronaldo.

Levante: Munua; Kone, Farinos, Serrano, Iborra, Del Horno (Pedro Lopez, 57'), Venta, Ballesteros, Cabral, Valdo (Botelho, 75') eta El Zhar (Pallardo, 46').

Golak:

0-1, 4': Cabral.

1-1, 43': Cristiano Ronaldo.

2-1, 49': Cristiano Ronaldo.

3-1, 57': Cristiano Ronaldo.

3-2, 62: Kone.

4-2, 65': Benzema.

Real Madrilek garrantzi handiko garaipena lortu du Levante 4-2ko markagailuarekin mendean hartuta. Zuriek partidari buelta eman eta aurrerapauso handia eman dute liga titulurako bidean. Hamar puntuko aldea dute FC Bartzelona bigarren sailkatuarekin. Cristiano Ronaldok hat-tricka lortu zuen Santiago Bernabeuko norgehiagokan.

Bisitariek estreinatu zuten markagailua 4. minutuan, baina atsedenaldira heldu baino lehen partida berdindu zuen Mourinhoren taldeak (Cristianok, penaltiz). Levante hamarrekin geratu zen.

Bigarren zatian markagailuari buelta eman zion Madrilek Cristianoren bigarren golari esker. Zazpi minutu geroago hirugarrena egin zuen portugaldarrak. Koneren golak, 62. minutuan, emozioa eman zion partidari, baina 65.ean partida erabaki zuen Benzemak (4-2).