Futbola
Ez dago adostasunik
LFPk hitzarmen kolektiboaren negoziazioak apurtu ditu AFErekin
Erredakzioa
Bi erakundeek ez dute adostasuna lortu, negoziatzen hainbat hilabete eman arren.
-
Argazkia: EFE
Futbol Profesionaleko Ligak (LFP) ostegun honetan adierazi duenez, LFPk bertan behera utzi du Espainiako Futbolarien Elkartearekin (AFE) futbol profesionalaren jarduna arautu behar duen hitzarmen kolektiboa adosteko negoziazioa, "negoziatzen aritu diren hilabete guztietan AFEk erakutsi duen jarrera dela eta".
Ostegun honetan kaleratu duen komunikatuan, bi erakundeen artean izandako desadostasunak argitu ditu LFPk. Horietako bat AFEk formazio adina 23 urtera mugatu nahi izatea da; LFPren iritzian, horrek harrobiko jokalariekin lan egiten duten taldeei kalte egingo lieke.