Futbola
Bartzelonan ari da
Irene Paredes 2020-2021eko Txapeldunen Ligako atzelari onena izendatu dute
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gipuzkoarrak Paris Saint Germain taldearekin jokatu zuen txapelketa, eta finalerdietaraino iritsi zen.
-
Irene Paredes
Irene Paredes gipuzkoarrari 2020-2021ko Txapeldunen Ligako atzelari onenaren saria eman diote Istanbulen.
Legazpiarra Bartzelona taldean ari da udatik eta Txapeldunen Liga Paris Saint Germainekin jokatu zuen. Guztira, sei partida jokatu zituen Txapeldunen Ligan, talde frantziarra finalerdietan kanporatu zuen arte, Bartzelonarekin galduta. Kataluniarrak txapelketa irabazi zuten gero.
30 urteko jokalaria Magdalena Eriksson Chelseako suediarrari eta Bartzelonako Mapi Leon taldekideari gailendu zaizkio bozketan.