Itxi

Futbola

Tokio 2020

Mikel Oyarzabalen golak garaipena eman dio Espainiari Australiaren aurka (0-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Luis de la Fuenteren taldeak asteazkenean jokatuko du Argentinaren aurka, final-laurdenetarako txartela lortzeko.

  • Mikel Oyarzabal, Espainiako selekzioarekin

    Mikel Oyarzabal, Espainiako selekzioarekin. Argazkia: Efe.

Espainiako selekzioak lehen garaipena erdietsi du Tokioko Olinpiar Jokoetan (0-1) Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak egindako golari esker. Espainia Australiari gailendu zaio C multzoko bigarren jardunaldian.

Mikel Oyarzabalek partidako 81. minutuan egin du gola, Marco Asensioren erdiraketa buruarekin errematatuz. Oyarzabal da Eurokopa jokatu ostean jokoetara selekzioarekin jokatzera joan diren sei jokalarietako bat.

Espainiak 21 urte zeramatzan Olinpiar Joko batzuetan golik egin gabe, jokatutako azken 515 minutuetan ez baitira aurkarien atea zulatzeko gai izan. Aurreko gola, Gabri Garciak egin zuen Sidney 2000ko jokoetan Camerunen aurka jokatutako neurketan.

Espainia C multzoko liderra da eta Argentinarekin neurtuko ditu indarrak asteazkenean (13:00etan) Saitama Stadiumean, final-laurdenetako txartela lortzeko hirugarren eta azken jardunaldian.

Fitxa teknikoa

0.- Australia: Glover; Atkinson, Souttar, Deng (D'Agostino, m.83), King; McGree (Baccus, m.72), Genreau (Watts, m.72), Metcalfe, Arzani (Tilio, m.63), Duke y Wales (Rwoles, m.63).

1.- Espainia: Unai Simón; Óscar Gil (Rafa Mir, m.76), Eric García, Pau Torres, Cucurella; Zubimendi, Pedri; Olmo, Soler (Asensio, m.68), Oyarzabal; Puado (Bryan Gil, m.57).

Golak: 0-1, 80. min. Oyarzabal.