Futbola
Tokio 2020
Simonek, Merinok eta Oyarzabalek hasieratik jokatu dute, Espainiak Egiptoren aurka berdindutako partidan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiarrak gehiago izan dira neurketa osoan baina ez dute gol aukera argirik sortu eta, ondorioz, golik gabeko berdinketarekin konformatu behar izan dute.
-
Eric Garcia jokalaria, Egipto-Espania partidan. Argazkia: Efe.
Espainiak ezin izan du hasierako berdinketa hautsi (0-0) Tokioko Olinpiar Jokoetan jokatutako lehen partidan. Luis de la Fuenteren jokalariak nagusi izan dira zelaian, baina ez dute aukera argirik sortu. Gainera, bi jokalari lesionatu egin dira: Oscar Mingueza eta Dani Ceballos.
Espainiarren jokoari txispa eta imaginazioa falta izan zaio zelaiko hiru laurdenetatik aurrera. Horraino argi eta garbi nagusitu da, Egiptoko taldea ondo kokatuta egon den arrean, 5-4-1eko sistemarekin. Egiptoarrek, gainera, joko gogorra ere erabili dute zenbait uneetan, espainiarren jokoa oztopatzeko.
Horren adibiderik argiena Ceballosi egindako sarrera izan da. Taher Mohamed jokalariak ezkerreko orkatila zapaldu dio eta partidatik kanpo utzi du. Bota kenduta eta hanka lurrean jarri ezinda atera da zelaitik.
Espainiak gola egiteko aukerarik argiena 87. minutuan izan du, Rafa Mirren burukada batean, eta Vallejok luzapenean egindako erremate oso behartu batean, baina baloia ez da egiptoarren ate barrura sartu. Horrela, berdinketarekin konformatu behar izan du, sari eskasa, txapelketako talde faboritoen artean dagoen selekzioarentzat.
Fitxa teknikoa:
0.- Egipto: Mohamed Elshenawy; Eraki (Fouad, m.89), El Wench, Hegazy ©, Galal; Fotouh, Ashour (Hamdy, m.62), Tawfik; Taher Mohamed (Ladel, m.62), Rayyan (Mohsen, m.62) y Sobhi (Mohamed, m.90+2).
0.- Espainia: Unai Simón; Mingueza (Vallejo, m.20), Eric García, Pau Torres, Miranda; Mikel Merino (Carlos Soler, m.67), Ceballos © (Moncayola, m.43), Pedri; Asensio (Bryan Gil, m.67), Oyarzabal (Rafa Mir, m.67) y Dani Olmo.
Epailea: Adham Makhadmeh (Jordania) txartel horia tera die Fotouh (m.4), Taher Mohamed (m.43) eta Hegazy (m.76) Egiptoko jokalariei.
Gertakariak: Gizonezkoen futboleko lehiaketako lehen partida Sapporo Dome zelaian jokatu da ikuslerik gabe, koronabirusak eragindako murrizketen ondorioz.