Futbola
Errege Kopa
Pablo Infante: 'Orain Athleticen kontra jokatu nahi dugu'
Erredakzioa
Mirandeseko jokalariak adierazi duenez, "mundu osoak" nahiago du Bilboko taldearen kontra aritzea, hurbiltasunagatik batez ere.
-
Pablo Infante. Argazkia: EFE
Pablo Infante Mirandeseko jokalariak asteazken honetan adierazi duenez, taldeak Athleticen kontra jokatu nahi du.
"Aurkari zain gaude, Athletic edo Mallorca. Mundu osoak nahiago du Athletic, hurbiltasunagatik", adierazi du Infantek. "Tradizioagatik eta historikoki, San Mamés izugarrizko gauza da, eta, gainera, Euskal Herriko hainbat taldekide ditugu. Ez dago dudarik zein partida nahi dugun", aitortu du azkenik.
Bestalde, taldeak egin duen lana azpimarratu du Mirandeseko jokalariak: "Mirandesek historia egin du, orain arte inoiz ez da heldu Errege Kopako finalerdietara, eta, 85 urteren ostean, lortu egingo du".