Itxi

Futbola

Ez dute albistea ezeztatu

Mourinhok Real Madril utzi dezake ekainaren 30ean

Erredakzioa

Siro Lopez kazetariak emandako albistea zer esan ugari ari da ematen eta albistea ez du inork ezeztatu. Madrilgo hainbat komunikabidek ere albistearen berri eman dute.

  • Jose Mourinho prentsa aretoan. Argazkia: EFE

Real Madrilen urak ez datoz lasai eta azken berria Jose Mourinhok talde merengea denboraldi amaieran utziko duela izan da. Siro Lopez kazetariak eman zuen berria esklusiban eta ez Mourinhok, ez Real madrilek ezta Mourinhoren ordezkariek ere.

Bartzelonaren aurka asteazkenean Kopan galdu ostean (1-2), Athleticen aurkako partidan Bernabeuko zalegoak txistu egin zion Mourinhori eta horri gehitu behar zaio aldagelan prentsari filtrazioak egiten ari den norbait dagoela. Badirudi portugaldarra ez dagoela gauza horiek jasateko prest.