Itxi

Futbola

Finalerdiak

Espainia vs Italia, Eurokopako finalerako lehen txartela jokoan

EITB Media

Partida Wembleyn jokatuko da gaueko 21:00etan. Unai Simon, Azpilicueta eta Laporte hasierako ustezko hamaikakoan daude.

  • Espainia-Polonia partidaren irudia. Argazkia: EFE

    Espainia-Polonia partidaren irudia. Argazkia: EFE

Eurokopako finalerdiak gaur gauean hasiko dira non eta Wembleyko futbol-zelai mitikoan.

21:00etatik aurrera Espainiak eta Italiak finalerako lehen txartela izango dute jokoan; bihar Ingalaterra eta Danimarka arituko dira leku berean.

Italiarrak dira faboritoak orain arte egin duten lehiaketa ikusita, partida gehienak aise irabazi dituzte, joko alaia, erasokorra eta nagusitasuna erakutsiz. Sufritu duten neurketa bakarra final-laurdenetakoan izan zen, Austriaren kontra, halere Roberto Manciniren gizonek garaipena erdietsi zuten eta finala jokatzeko irrikan daude.

Azzurrak irabazitako azken titulua duela hamabost urte izan zen, Alemaniako 2006ko Munduko Txapelketan penaltietan Frantzia gainditu zuenean. Italiarrek 32 partida daramatzate galdu gabe, marka ikusgarria.

Luis Enrique Martinezen taldeari dagokionez, askok uste baino urrunago heldu da eta pauso bakarrera du final handia jokatzea. Taldekako fasean asko sufritu eta gero Kroazia gainditu zuen luzapenean partida ikusgarrian eta Suitza penaltietan, final-laurdenetan.

Unai Simon, Azpilicueta eta Laporte hasierako hamaikakoan egon daitezkeela dirudi.

FITXA TEKNIKOA

ITALIA: Donnarumma; Florenzi, Bonucci, Chiellini, Emerson; Barella, Jorginho, Verratti; Chiesa, Immobile eta Insigne

ESPAINIA: Unai Simón; Azpilicueta, Laporte, Pau Torres, Jordi Alba; Koke, Busquets, Pedri; Ferran Torres, Dani Olmo eta Morata

Epailea: Felix Brych (ALE)

Futbol-zelaia: Wembley

Ordua: 21:00