Futbola
Egoera berria
Ikusleak harmailetara itzuliko dira datorren denboraldian
L. E. A. | EITB MEDIA
Futbol zelaiak eta saskibaloi kantxak pandemiaren aurreko egoerara itzuliko dira, hala ere, erkidegoek ikusle kopurua mugatzeko aukera dute.
-
Harmailak berriro beteko dira. Argazkia: Efe.
Ikusleak harmailetara itzuliko dira datorren denboraldiko futbol eta saskibaloi ligetan, pandemiaren aurretik bezala, Carolina Darias Osasun ministroak ostegun honetan iragarritakoaren arabera. Hala ere, erkidego bakoitzak zaleen kopurua mugatzeko aukera izango du.
Ministroen Kontseiluak onartutako errege dekretuak iazko udako legea aldatu du, 15.2 artikulua kenduz. Ondorioz, "futbol liga eta ACB liga hasten direnean, normaltasuna berreskuratuko dugu, ikusleen kopuruari dagokionez".
Dariasek musukoaren erabilera berriaren zehaztasunak eman dituenean egin du iragarpena eta, bere iritziz, herritarrek "oso ondo hartuko dute albistea".