Futbola
Edukieraren ehuneko 75a
Wembleyk 60.000 zale hartu ahalko ditu Eurokopako finalerdietan eta finalean
A. B. E. | EITB Media
Erresuma Batuko Gobernuak baimena eman du Londreseko estadioaren edukieraren ehuneko 75a zaleekin bete ahal izateko.
-
Wembley estadioa. Argazkia: EFE
Eurokopako finalerdiak eta finala Wembleyn jokatuko dira, eta Londresko (Ingalaterra) estadioak 60.000 zale baino gehiago hartu ahalko ditu harmailetan, UEFAk astearte honetan jakinarazi duenez.
Wembleyren edukieraren ehuneko 75a zaleekin bate ahal izateko baimena eman du Erresuma Batuko Gobernuak, baina zelaira sartu nahi dutenak txertatuta egon beharko dira, edo koronabirusaren frogan emaitza negatiboa eman dutela baieztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.
Finalerdiak uztailaren 6an eta 7an jokatuko dira; finala, aldiz, uztailaren 11n izango da.