Itxi

Futbola

Errege Kopa

Real Madril-Bartzelona: Klasikoa Bernabeura itzuliko da

Erredakzioa

Errege Kopako final-laurdenetan ikusi dira berriro aurpegiak Mourinhoren eta Guardiolaren taldeak. Ligako 1-3a ez dute ahaztu zuriek, baina baja garrantzitsuek partida baldintzatu dezakete.

  • Mascherano eta Benzema. Argazkia: EFE

    Mascherano eta Benzema. Argazkia: EFE

Beste Klasiko bat biziko du bihar Santiago Bernabeu futbol zelaiak, Real Madril eta Bartzelona aurrez aurre izango baitira Errege Kopako final-laurdenetan. Mourinhoren taldeak baja garrantzitsuak ditu eta ligako emaitza ez errepikatzeko antsietatea kontrolatu egin beharko du.

Guardiolaren mutilek 1-3 irabazi zuten ligako neurketan erakustaldia emanda eta horregaitik talde zuriak nola edo hala erantzutea espero da. Kataluniako taldearen jokoa gelditzea izango da Real Madrilen erronka, baina bi taldeek aldaketak egin beharko dituzte estrategian bajak direla eta.

Khedira eta Arbeloa ez dira partidan izango lesionatuta baitaude eta Di Maria zerrendatik at gelditu daiteke. Argentinako jokalaria minduta dago, baina azken unera arte zalantza izango da.

Pep Guardiolak Bartra eta Pedro galdu ditu Osasunaren aurkako partidan lesionatu baitziren jokalari gazteak. David Villa ere, ezin izango da Madrilen egon, fisioterapiarekin jarraitzen baitu. Errege Kopan ohikoa den bezala, blaugranen atean Pinto atezaian izango da.

Ustezko hamaikakoak:

Real Madril: Casillas; Lass, Sergio Ramos, Pepe, Marcelo; Xabi Alonso, Coentrao, Ozil; Callejon edo Higuain, Cristiano Ronaldo eta Benzema.

Bartzelona: Pinto; Alves, Puyol, Pique, Abidal; Xavi, Busquets, Iniesta, Cesc, Messi; eta Alexis.

Arbitro: Muñiz Fernandez