Itxi

Futbola

B MULTZOA (3. JARDUNALDIA)

Danimarka hurrengo fasean izango da Belgikarekin batera

A. A. | EITB MEDIA

Belgikarrek B multzoko lehen postua lortu dute, puntu guztiak pilatuta. Azken postuan zihoazen daniarrek, aldiz, bigarren postua eskuratu dute, hiru puntu bilduta, finlandiarrek eta errusiarrek beste.

  • Danimarkako jokalariak partidan lortutako goletako bat ospatzen.

    Danimarkako jokalariak partidan lortutako goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Danimarkak gau magikoa bizi izan du bere estadioan, Errusiari sartutako gol-zaparradarekin (4-1). Daniarrek emandako erakustaldia Belgikak Finlandiaren kontra lortutako garaipenari batu zaio, eta horrek final-zortzirenetara eraman ditu etxekoak, B multzoko bigarren postua eskuratuta, nahiz eta Finlandiak eta Errusiak ere puntu kopuru bera izan.

Partidaren aurretik, txapelketatik ia kanpo zegoen "dinamita gorria", aurreko bi lehiak galdu eta gero: lehendabizikoa, Finlandiarekin, Christian Eriksen taldeko izarrak pairatu zuen osasun arazoa tarteko; bigarrena, Belgikaren kontra, irabaztea merezi izan zuen neurketa.

Alabaina, bi gau goibelen ondoren, azkenean poza izan da Kopenhageko Parken futbol-zelaian. Daniarrek, bigarren zati zoro batean, hankapean ibili dituzte errusiarrak, eta, aldi berean, belgikarren laguntza jaso dute hurrengo txandara igarotzeko.

Fitxa teknikoa:

1 - Errusia: Safónov; Mario Fernandes, Dzhikiya, Divéev, Kudriashov (Karavaev, 67. min), Kuzyáev (Mukhin, 67. min); Ozdóev (Zgemaletdinov, 61. min), Zobnin; A.Miranchuk (Sobolev, 60. min), Golovín eta Dzyuba.

4 - Danimarka: Schmeichel; Wass (Stryger Larsen, 60. min), Kjær, Christensen, Vestergaard, Mæhle; Delaney (Jensen, 85. min), Damsgaard (Nørgaard, 72. min), Højbjerg; Poulsen (Dolberg, 60. min), Braithwaite (Cornelius, 85. min).

Golak: 0-1, m.38: Damsgaard; 0-2, 59. min: Poulsen; 1-2, 70. min: Dzyuba; 1-3, 80. min: Christensen; 1-4, 82. min: Mæhle.

Epailea: Clément Turpin (Frantzia). Txartel horiak: Kudriashov eta Divéev (Errusia); Delaney (Danimarka).

 

Belgika, garaile hirugarrenez gogotik saiatu den Finlandiaren aurrean

La selección Belga disfruta de su pase a octavos. Foto: EFE

Belgikako selekzioko jokalariek zaleekin batera ospatu dute sailkapena. Argazkia: EFE

Belgikak hirugarren partida segidan irabazi du Eurokopa honetan, Finlandiak gauzak zail jarri dizkion arren ordubetez (0-2).

Joko askorik gabeko lehen zatiaren ondoren, Vermaelen beteranoak sartu du lehen gola geldikako jokaldi bat baliatuta. Gerora, Lukakuk beste gol bat erdietsi du (dagoeneko hiru daramatza txapelketan).

Nazioarteko lehen txapelketa jokatzen ari ziren eskandinaviarrek final-zortzirenetarako sailkapenarekin amets egin dute partidaren zati handi batean, baina saririk gabe geratu dira momentuz.

Fitxa teknikoa:

0 - Finlandia: Hradecky; Tovio, Arajuuri, O'Shaughnessy; Raitala, Lod (Forss, 91. min), Sparv (Schüller, 59. min), Kamara, Uronen (Alho, 70. min); Pohjanpalo (Kauko, 70. min) eta Pukki (Jensen, 91. min).

2 - Belgika: Courtois; Boyata, Denayer, Vermaelen; Trossard (Meunier, 75. min), Witsel, De Bruyne (Vanaken, 91. min), Chadli; Doku (Batsuayi, 76. min), Lukaku (Benteke, 84. min) eta Eden Hazard.

Golak: 0-1, 74. min: Hradecky (bere atean). 0-2, 81. min: Lukaku.

Epailea: Felix Brych (Alemania). Ez du txartelik atera.