Futbola
Ofiziala
Koronabirusa Eurokopan: Busquetsek Poloniaren kontra jokatu ahal izango du
EITB Media
PCR testean negatibo eman du eta Luis Enriqueren aginduetara egongo da biharko partidan.
-
Sergio Busquets. Argazkia: EFE
Sergio Busquets erdilariak negatibo eman du egin dioten azken PCR testean eta ondorioz Espainiako selekzioarekin bat egingo du Sevillan. Luis Enrique hautatzaileak larunbateko Poloniaren kontrako partidarako jokatzeko izan du.
"Selekzioko kapitaina, Sergio Busquets, Espainiako kontzentraziora batuko da ostiralean COVID-19a gaindituta", adierazi du Federazioak.
Busquetsek positibo eman zuen koronabirusean duela bi aste eta ondorioz protokola jarraituz selekzioaren egonaldia utzi eta bere etxean egon da. Suediaren kontrako partida ezin izan zuen jokatu.