Futbola
Moratari babesa
Eurokopa 2020: Cesar Azpilicuetaren adierazpenak
EITB Media
Zizurreko defentsak Espainiak gola ez egitea guztien erantzukizuna dela esan du.
-
Espainiako selekzioko jokalariak
2020ko Eurokopako lehen jardunaldia amaituta erreflexiorako momentua da talde askotan.
Luis Enriqueren selekzioak hutsean amaitu zuen Suediaren kontrako partidan eta Alvaro Morata jokalariak zaleen kritikak eta txistuak jaso zituen harmailetatik partidan bertan. Cesar Azpilicueta nafarrak bere babesa eskaini egin dio bere taldekideari, "gola ez egitea guztien erantzukizuna da, ez Moratarena bakarrik".
Defentsak Juventusen aurrelariaren profesionaltasuna goraipatu nahi izan du: "ezin da zalantzan jarri Alvarok dena ematen duela berdegunean eta golak egingo ditu, denbora kontu bat da. Aurki sartuko du lehenengoa".