Itxi

Futbola

EURO 2020

Christian Eriksen ospitalean eta "egonkor" dago zelaian konortea galdu ostean

A. A. | EITB MEDIA

Danimarkako selekzioko jokalariak zerraldo erori da Danimarka - Finlandia partida jokatzen ari zela, eta ospitalera eraman behar izan dute berdegunean artatu eta gero.

0:48
Jokalariak kezkatuta Eriksen erori denean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Christian Eriksen Danimarkako selekzioko jokalaria egoera "egonkorrean" dago larunbat honetan Kopenhageko ospitale batera eraman ostean. Danimarkaren eta Finlandiaren arteko partida hasi eta 43 minutura zelaian erori egin da.

"Eriksen esna dago eta azterketa gehiago egin behar dizkiote Rigshopitaleten", informatu du Danimarkako Futbol Federazioak Twitter bidez.

Eriksen bihotz-biriketako geldialdian sartu da, eta zelaiko osasun-langileek berdegunean artatu dute, eta 15 minutuz suspertzen saiatu dira. Bere taldekideek inguratu egin dute, kamerek Interreko jokalaria grabatzea saihesteko. Gainera, zelaiko langileek eskuoihal handiekin estali dute jokalaria. 

UEFAk ohar batean adierazi duenez, "ospitalera eraman eta egonkortu egin da". Europako futbolaren erakunde gorenak partida bertan behera uztea erabaki du.

Aitzitik,