Itxi

Futbola

Superligarengatik

Real Madril, Barça eta Juveren aurkako prozedura bertan behera uztea erabaki du UEFAk

A. B. E. | EITB Media

"UEFAren Apelazio Batzordeak erabaki du, momentuz hiru klub hauen aurkako prozedura bertan behera uztea", jakinarazi du Aleksander Ceferin presidente duen erakundeak.

  • Messi eta Casemiro

    Messi eta Casemiro, Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko partida baten. Argazkia: EFE

UEFAk bertan behera utzi du "momentuz" Bartzelona, Juventus eta Real Madril kluben aurka Superligako proiektuan jarraitzeagatik irekitako prozedura, asteazken honetan Aleksander Ceferin presidente duen erakundeak asteazken honetan jakinarazi duenez.

"Superligako proiektuaren kide izateagatik eta ustez UEFAren arauak urratzeagatik Bartzelonari, Real Madrili eta Juventusi irekitako prozedura momentuz bertan behera uztea erabaki du Apelazio Batzordeak", adierazi du UEFAk komunikatu baten bidez.

Hamabi klub izan ziren Superligaren sortzaileak, baina horietatik bederatzik uko egin zioten proiektuari, Real Madril, Bartzelona eta Juventusek eustea erabaki ziotelarik. Alexander Ceferin UEFAko presidenteak zigorrak iragarri zituen klub hauentzat, baina momentuz ez dute isunik jasoko.