Futbola
Errege Kopa
Levante, Espanyol eta Valentzia, final-laurdenean
Erredakzioa
Levantek Alcorconen ametsa zapuztu zuen, Espanyol Alvaro Vazquezen ‘hat-trick’ari esker sailkatu zen eta Valentziak txartela lortu zuen Sanchez Pizjuanen, Sevillaren aurka, 2-1 galdu arren.
-
Valentziako Roberto Soldado. Argazkia: EFE
Levantek, Espanyolek eta Valentziak Errege Kopako final-laurdenetarako txartela lortu dute. Levantek Alcorconen ametsa zapuztu zuen eta etxean 4-0eko markagailuarekin nagusitu zen. 70 urteren ondoren txapelketako final-laurdenetarako sailkatu da Valentziako taldea.
Alvaro Vazquezen 'hat-trick'ari esker lortu zuen Espanyolek hurrengo kanporaketarako txartela. Talde katalana 3-0 aurreratu zen aurreneko 35 minutuetan, baina Kordobak bi gol egin eta hurbil izan zituen final-laurdenak. Baina 89.ean hirugarrena eta erabakigarria izan zen gola sartu zuen Alvaro Vazquezek.
Valentzia, Sanchez Pizjuanen 2-1 galdu arren, hurrengo kanporaketan izango da. Joaneko norgehiagokaren emaitza (1-0) eta Soldadok sartutako golaren balio bikoitza baliagarri izan zituen Emeryren taldeak eta Sevilla txapelketatik at utzi zuen.
Asteazkeneko partidak (final-zortzirenak, itzulikoa):
LEVANTE 4 - Alcorcon 0 1-2
ESPANYOL 4 - Kordoba 2 1-2
Sevilla 2 - VALENTZIA 1 0-1
Final-laurdenak (joanekoa, urtarrilaren 18an; itzulikoa, urtarrilaren 25ean)
A - Espanyol-Mirandes
B - Real Madril-Bartzelona edo Osasuna
C - Valentzia-Levante
D - Albacete edo Athletic-Mallorca