Itxi

Futbola

Copa del Rey

Malaga-Real Madril (0-1): Mourinhorem taldea, final-laudenetan

A.B.

Erredakzioa

Bernabeun 3-2 eta Rosaledan 0-1 irabazita aurrera egin du Errege Kopan Real Madrilek. Bartzelonak Osasunaren aurkako kanporaketa gaindituz gero, Klasikoa izango dugu hurrengo kanporaketan.

  • Real Madrileko jokalariak Benzemak Malagari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Real Madrilek 0-1 irabazi zion Rosaledan Malagari Errege Kopako final-zortzirenetako itzulerako partida. Joanekoan 3-2 irabazi zion Malagari Bernabeun eta final-laurdenetan dira jada merengeak.

Madrileko taldea final-laurdenetan dago eta Bartzelonaren aurka joka dezake hurrengo kanporaketa. Barçak Osasunaren aurkako kanporaketa gainditzen badu Klasikoa izango dugu final-laurdenetan. Lehen partida Bernabeun jokatuko litzateke eta itzulerakoa, Camp Noun.

Fitxa teknikoa:

0.- Malaga CF:
Caballero; Sergio Sánchez, Demichelis, Mathijsen, Monreal; Sebastian Fernandez (Rondón, m. 67), Toulalan, Cazorla, Eliseu (Maresca, m. 75); Isco (Buonanotte, m. 75) eta Van Nistelrooy.

1.- Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao; Lass, Xavi Alonso, Khedira (Ozil, m. 43), Cristiano Ronaldo; Kaka (Marcelo, m. 46) eta Higuain (Benzema, m. 68).

Gola: 0-1, M.71: Benzema.
Epailea: Pérez Lasa.