Itxi

Futbola

Kopako itzulerako partidagatik

CR7 eta Mourinho ez dira Urrezko Baloiaren ekitaldira joango

Erredakzioa

Saria datorren urtarrilaren 9an emango da eta Real Madrilek Errege Kopako final-zortzirenetako itzulerako partida du asteartean Malagaren aurka La Rosaledan.

  • Mourinho ez da Urrezko Baloiaren ekitaldian izango ezta Cristiano Ronaldo ere. Argazkia: EFE

Cristiano Ronaldo eta Jose Mourinho ez dira datorren urtarrilaren 9an (astelehena) Zurichen burutuko den 2011ko FIFA Urrezko Baloia sariaren galan egongo. Hurrengo egunean, urtarrilaren 10ean Real Madrilek Errege Kopako final-zortzirenetako itzulerako partida du Rosaledan eta ezinezkoa zaie joatea.

Sari banaketa 19:00etan hasiko da eta berandu egiten da bukaerarako. Malagara goizaldean iritsiko lirateke bai entrenatzailea baita jokalaria ere eta horrelako partida garrantzitsu baten aurrean ez dute bidaia luze bat egin nahi taldearen antolaketa guztia alda baitezake.